Bada istorio bat Bilboko hiri zaharrean
denbora pasa ahala gogoratuko dana
euskal gaztetxe guztien ahoak
batzen zituen Rekalde auzoak
Auzoan hainbat ekintza egiten zituzten
elkartasunez jokatuz hirian bizirauten
gazte asko eta askoren asmoak
batzen zituen Rekalde auzoak
Zenbat etxe bota beharko dituzte?
Zenbat gaztetxe desalojatu?
Etxe hutsa izanda kultur gune
gure bilgune edo ostatu
Baina entzun nahi ez dauenak berbak soberan
nahiz eta ehundaka ahotik entzunek izitean
aurpegi estaliak eta kaskoak
nondik datoz metalezko munstroak?
Harriak lurraren kontra pelotak airean
haien ametsak harriak bailiran erortzean
Euskal Herria Bilborantz begira
Kukutza III botatzen ari dira
Zenbat etxe bota beharko dituzte?
Zenbat gaztetxe desalojatu?
Etxe hutsa izanda kultur gune
gure bilgune edo ostatu.
Zenbat etxe bota beharko dituzte?
Zenbat gaztetxe desalojatu?
Zenbat traba igaro behar dira?
Ta zenbat lagun atxilotu?
Gazteok tinko jarraituko dugu
merezi duguna lortzearren
gurea dena defendatzea
noiz izan da ilegala hemen
errautsetatik hasiko baikara
gure herria eraikitzen
denon artean lagunduko dugu
Kukutza IV bat berreraikitzen!
[Deskargatu]
denbora pasa ahala gogoratuko dana
euskal gaztetxe guztien ahoak
batzen zituen Rekalde auzoak
Auzoan hainbat ekintza egiten zituzten
elkartasunez jokatuz hirian bizirauten
gazte asko eta askoren asmoak
batzen zituen Rekalde auzoak
Zenbat etxe bota beharko dituzte?
Zenbat gaztetxe desalojatu?
Etxe hutsa izanda kultur gune
gure bilgune edo ostatu
Baina entzun nahi ez dauenak berbak soberan
nahiz eta ehundaka ahotik entzunek izitean
aurpegi estaliak eta kaskoak
nondik datoz metalezko munstroak?
Harriak lurraren kontra pelotak airean
haien ametsak harriak bailiran erortzean
Euskal Herria Bilborantz begira
Kukutza III botatzen ari dira
Zenbat etxe bota beharko dituzte?
Zenbat gaztetxe desalojatu?
Etxe hutsa izanda kultur gune
gure bilgune edo ostatu.
Zenbat etxe bota beharko dituzte?
Zenbat gaztetxe desalojatu?
Zenbat traba igaro behar dira?
Ta zenbat lagun atxilotu?
Gazteok tinko jarraituko dugu
merezi duguna lortzearren
gurea dena defendatzea
noiz izan da ilegala hemen
errautsetatik hasiko baikara
gure herria eraikitzen
denon artean lagunduko dugu
Kukutza IV bat berreraikitzen!
[Deskargatu]