Zorobinghi, 2008-01-31 Reggae-Ska


· Bob Marley & The Wailers - Ambush In The Night
· Toots & The Maytals - 54-46 That's My Number
· The Clash - (White Man) In Hammersmith Palais
· Potato - Zer Esaten Duk
· King Mafrundi - Ardi Beltza
[Deskargau] [Spotify] [RSS]

Batzuk jakingo dozue, beste batzuk ez; azaldu eskero, danok jakingo dozue. Gure taldeko bajisteak, Aimarrek edo Zorok (edozein modutera agurtan dau) Gorbeialde Irratian (107.5 FM) saio bat deko hilean baten.

Suelto itziten daurien ordu erdi inguru horretan reggae-ska musikeari buruz berba eitea gustetan jako; batzuetan tema batean sakonduz, besteetan... ba ez. Ez dakigu zenbatero (aste birik?) baia hemen joango gara botaten bere beharrak, berak grabau eta segiduen nahiz artxibokoak.

Hasieratik hasteko, bere lehenengo programa ipiniko dogu, 2008ko urtarrilan 31 egunekoa. Ez deko gai jakin bet, reggae-ska orokorrean, eta bertako abestien listea goien ipini dana da.