Run Together Fanzinea

Arratian sortutako reggae-ska taldea dugu hemen eta maila dezentea lortu dute 2006. urtean hasi zirenetik konparatuz. Kontzertu asko heman eta heldutasuna lortu ondoren, maketa atera dute eta itxura onekoa da. Hainbat urte daramatzate oholtza gainean eta gehiago iraun dezatela. Galdera hauek Aimar ahotsa eta baxu joleak erantzun ditu espero dut gustukoa izatea.

Materia Gris izena nondik dator? Nork asmatu zuen? Aukera gehiago egon ziren? Zeintzuk?
Materia gris zen orduan deskribatu genuen hitza eta terminoa, Biser bateriak esan zigun zer zen eta hainbat gauzei izen hori ipintzen hasi ginen, adibidez porroei. Gainera Zelaieta zentroan ensaiatzeko, taldearen izena jarri behar genuen. Horrela ba koadrilako batek esan zigun: "Hainbeste materia gris eta osti imini iozue holan izena, ganera siglek bitu ke guapo MG [...]".

...


[Web bertsioa]