Mostrando entradas con la etiqueta Extra. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Extra. Mostrar todas las entradas

Kamisetak salgai!

Gaur, Durangoko kontzertuen hasite, salgai egongo dire MG Bandan kamiseta barriek. Koloretxu, S-M-L-XL tamainatan, 12€. Danontzat!



MG II Karaoke

Argitara atara doguzen abestiek entzu dozuzela? Ala eta guzti, ez da nahikoa izin? Zelan konpontan zara karaokeagaz?




MG II

Erregeen Errege

Ez naiz erregeen errege, ez naiz jaunen jauna
ez naiz erregeen errege, ez naiz jaunen jauna ez ez
ez naiz erregeen errege, ez naiz jaunen jauna ez ez
ez naiz erregeen errege, ez naiz jaunen jauna.

Zerbait entzun dut esan didate
musika ona erail dute
ez ahal dago artista onik jada
ez ahal da existitzen entzuten ez bada
batzuk nahi dutena egitea ote
euskal herrian arrakasta bide?
ez gaituzue inoiz isilduko, aurrera tinko!

Desertu hontan non da oasia
geratzen den ura batzuena bada?
Nola orduan egarria ase
ez banaiz inoiz izango
erregeen errege?

Ez naiz erregeen errege, ez naiz jaunen jauna...

Komertzialaren arnegariak
Arratiako reggaelariak
izan ginenak orain garenak
Arratiako musikariak
komertzialaren arnegariak
Arratiako reggaelariak
izan ginenak orain garenak

Desertu hontan non da oasia
geratzen den ura batzuena bada?
Nola orduan egarria ase
ez banaiz inoiz izango
erregeen errege?

[Deskargatu]

50º

Arratie bilakatu da
Bizkaiko leku tropikala
Gauza okerra noiztik ote da
beroketa globala?
Eiten dauz 50 gradu Arratien geizpetan

Laster oinez joango naz
menditik hondartzara
ta Dimeko portuen
itziko dot barkue
peskadito fritoa
gure txiringitoan
kaña eta mojitoak

Laster Kantauri itsasoa
Areatzan agertuko da
gauza okerra noiztik ote da
beroketa globala?

Eiten dauz 50 gradu Arratien geizpetan

Eiten dauz 50 gradu Arratien geizpetan
laster oinez joan ahalko gara
hondartzara bañetan
eiten dauz 50 gradu Arratien geizpetan

[Deskargatu]

Atzerrian

Sustraiak urruti daude
arbasoen herrian
itzultzeko egunaren zain
Beti zain!

Eta ezin uler daiteke
ezin justifika
sinesgaitza den egoera hau
gainetik ikusita

Atzerrian preso daude
atzerrian gatibu
itzultzeko eguna
helduko den ez dakigu

Atzerrian preso daude
atzerrian gatibu
itzultzeko eguna
helduko den ez dakigu

Atzerrian preso daude
atzerrian gatibu
itzultzeko eguna
helduko den ez dakigu

[Deskargatu]

Kukutza

Preparetan gabizen eta laster entzuteko moduen egongo diren abesti barrien adelanto moduen letrak dakaguz. Gogoratu bebai abestien zaharragoan letrak, maketan agertan direnak, eskuragarri dauzela hemen. Kukutza izenburue dekon abestie izingo da lehenengoa:

Bada istorio bat Bilboko hiri zaharrean
denbora pasa ahala gogoratuko dana
euskal gaztetxe guztien ahoak
batzen zituen Rekalde auzoak

Auzoan hainbat ekintza egiten zituzten
elkartasunez jokatuz hirian bizirauten
gazte asko eta askoren asmoak
batzen zituen Rekalde auzoak

Zenbat etxe bota beharko dituzte?
Zenbat gaztetxe desalojatu?
Etxe hutsa izanda kultur gune
gure bilgune edo ostatu

Baina entzun nahi ez dauenak berbak soberan
nahiz eta ehundaka ahotik entzunek izitean
aurpegi estaliak eta kaskoak
nondik datoz metalezko munstroak?

Harriak lurraren kontra pelotak airean
haien ametsak harriak bailiran erortzean
Euskal Herria Bilborantz begira
Kukutza III botatzen ari dira

Zenbat etxe bota beharko dituzte?
Zenbat gaztetxe desalojatu?
Etxe hutsa izanda kultur gune
gure bilgune edo ostatu.

Zenbat etxe bota beharko dituzte?
Zenbat gaztetxe desalojatu?
Zenbat traba igaro behar dira?
Ta zenbat lagun atxilotu?
Gazteok tinko jarraituko dugu
merezi duguna lortzearren
gurea dena defendatzea
noiz izan da ilegala hemen
errautsetatik hasiko baikara
gure herria eraikitzen
denon artean lagunduko dugu
Kukutza IV bat berreraikitzen!

[Deskargatu]

EHrZ lehiaketa


EHrZ lehiaketan (EHZ festibalan parte) zure botoa behar dogu:


Eskerrik asko!

Eguneraketa (2012-03-10): bozketa amaitu da. Bigarren gelditu gara! Finalerdietara ba. Donostin ikusiko gara!

European Reggae Contest 2012


MG Rototom jaialdien entzutea gure badozu joan hurrungo webgunera eta emon botoa behean ezkerrean: http://www.reggaecontest.eu/bands/mgmateriagrisbanda

...

Ya? Seguru ezetz. Benga joan eta emon botoa.

...

Oin bai? Bueno ba. Rototom zer dan jakiteko eta informazio gehau hemen.

Eguneraketa (2012-03-01): bozketa amaitu da. Zorionak Chalwa Band!

Ibilaldia 2012


Ibilaldia 2012ko abestia aukeratuteko hainbet talde aurkeztu dire, horien artean gu. MG ez da finalera pasau baia badekogu Arratietik Larregi taldea. Zorionak!

Finalisten arteko irabazlea bozketa bidez aukeratuten da. Zure taldeari botoa emoteko joan ibilaldia.net webguneko "Abestia" atalera.

[Info+]