
MGk bi eskakizun egin eutsazan Jai Batzordeari: bata, ordu eta erdiko kontzertue emon ahal izatea, eta bestea, kontzertuan parte hartuko eben guztiai bazkari eder bat emotea. Noski, dirua jaso gabe ordainetan. Batzordean hau onartu zan eta MGk zapatuan jotea ebatzi zan.
Soinu proba eta ikuskizuneko ordutegiaren arabera, Materia Gris 22:20ean taula ganean egon behar zan. Ondoren 22:25ean teknikoak, taldeak berak prestaturiko abesti bat ipini behar eben, jentea girotzeko. Jarraian 22:30ean teknikoak “introa” jarri eta MGk bere kontzertua emongo eban 00:00ak arte. Eta azkenik, Arratiako AAMk Presoen Eskubideen Aldeko Manifestazinoa egingo eban 30 minutuz.
Ez zan ordutegia bete baina. Arratiako taldea 22:20 eszenarioan egoan baina han ez zan teknikorik ageri. Etxoten pasa eben denporea, teknikoak heldu eta kontzertua hasi arte. Hau da 22:50ak arte. Ordutegiarekiko 20 minutuko atzerapenagaz ekin eutsan Materia Grisek bere 5. urteurrenerako ikuskizunari. Batzordeagaz eta teknikoakin hitzartutakoaren arabera, ordu eta erdiko programa gertatua eukan talde arratiarrak.
23:55ean Arratiako AAMko partaide batek teknikoakana jo eban, ea kontzertua adostutako orduan amaituko ete zan jakin guran. Eta bide batez, 00:00ak inguruan manifestazioa egitea posiblea izango ete zan jakintera. Teknikoak, baietz erantzun eutsien eta gura izatekotan une hartan bertan moztu ahal ebela kontzertua. AAMko partaideak ezezkoa emon eutsen baina MGk amaitzen joan beharko ebala be azaldu eban. 00:05etan AAMkoa barriro be teknikariakana hurbildu zan azalpen eske.
Teknikoa orduan, Materia Grisekoengana zuzendu zan eta ea zenbat abesti falta ziran galdetu eban. Arratiarrek 3 edo 4 abesti geratzen zirala erantzun eta kontzertuagaz jarraitu eben. Momentu haretan, txosna gunea guztiz amatauta eta edaririk zerbitzau barik egoan, manifarako jendea atzean etxoten eta etenbarik minutuak pasa ahala jentea urduritzen hasita. Eta noski, Presoen Eskubideen Aldeko manifestazinoak be bere denbora behar ebala kontuan izanda, AAMkoak kontzertua etetea eskatu eben 00:18an. Justu-justu MGk bere azken abestia hasia ebanean. Une haretan jarrera gaizto eta ezkorrak ikusi ziran talde bien artean. Eszenariotik kanpo, txistu batzuk be entzun ziran, zaratak, haserrea eta abar luze bat.
Bagilaren 30ean Materia Grisek eta Arratiako AAMk batzar bat egin eben. Bertan parkamen hitzak elkartrukatu ebezan. Materia Grisek kontzertu berezia zala eta, ensaiatutakoa jo gura eban, (ulertzekoa) baina teknikoen 20 minutuko atzerapenak dana desfasau eban. Bestalde AAMkoek manifestazinoa egin gura eben eta euren denporea bukatzekotan egoala ikusiaz urduri jarri ziran. Honegaitik eskatu eben kontzertua etetea (ulertzekoa baita).
Gertatutakoa modu zintzoan azaldu dogula uste godu. Alde bietako eretxiak batzen saiatu gara modu objetibo baten. Beste barik, agur."
[Begitu] [Web bertsioa]