Arrana

Materia Gris reggae-ska musikan eta jamaikar influentzian barruan kokatu ahal dan Arratiko talde bat da. 2006. urtean hasi ziren eta taldea guztiz bederatzi partaide dauz.

Taldeko mutilekaz egon gara galdera batzuk iteko:

Zelan sortu zan Materia Gris?
Bixer Astrapalean baterie joten ibili zan, Zoro bajue eta Unai gitarrea. Arratiako moterueri okurridu jakien ideia talde bat sortuteko, eta kondiziño bat ipini jozkuen: Motoristek ermitea itxiko jozkuen ensaietako eta guk taldea sortuez batera Igorreko jaietan eszenatoki ganera urten behar gindule.

Zergaitik ipini jotzezuen Materia Gris izena taldeari?
Izen bat ipini behar jakon taldeari, eta ez gidun aukin pentsaute ze izen ipini. Horritan momentuetan "Materia Gris" hitze asko erabilten gindun gure artean berba iteko. "Materia Gris"-ek mile gauze esan gure zauen.

[...]


[Web bertsioa]